KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 52 views 

Avia Xistera Zirkuituko finala: txapelketa Donibane Lohizune

Ebaluatu
Iraupena : 2h 34min 15sec | Publikatua : 2017-09-15
ANTXON ALBERDI –ZUGAITZ SALLABERRY: 1 (12, 15, 3) VS JULEN IRIONDO-EDU SUSO: 2 (15, 13, 5)
Julen Iriondo eta Edu Suso gailendu dira azken set erabakiorrean. Hasieratik partida eskura izan badute ere, bigarrengoan, kirol arloz kanpo dauden kontu batzuk tarteko, eta partidaren erritmoa nabarmen jaitsi eta gero, aurkariek partida berdintzea lortu dute. Hirugarren setean, nahiz eta Antxon Alberdik maisuki hasi duen, Iriondo eta Susok horri vuelta ematen jakin izan dute.

THOMAS URRUTIA –MARKEL ANDONEGI: 0 (14, 13) VS THEO ETCHEGARAY-HUGO IBAR: 2 (15, 15)
Theo Etchegaray eta Hugo Ibar nagusitu dira jaialdiko lehen partidan, nahiz eta partida hasieran Thomas Urrutia eta Markel Andonegik ongi ekin dien. Bi puntuko abantaila lortu dute, eta gainera, Theo Etchegarayk xistera apurtu du, eta aldaketaren ondorengo lehen pilotakadetan ez da eroso egon. Hala ere, egoera iraultzea lortu dute urdinek, eta gorrien abantaila murriztu, eta markagailuan aurretik ipini dira. Hein batean, Thomasi jokoan sartzen utzi ez dielako, izan ere lehen setean gorrien jokoan indar handia izan du Goizeko Izarra taldeko pilotariak. Setaren erdikaldean, aldiz, Andonegi mutrikuarrak hiru akats egin ditu jarraian, eta horretaz baliatu dira urdinak abantaila gehiago handitzeko. Abantailarekin, urdinak eroso izan dira, eta seta erraz kontrolatu dute. Bigarren setean jokoaren erritmoa jaitsi bada ere, bide beretik jarraitu dute urdinek, eta aurrelariari jokoan sartzen ez die utzi. Markagailuan aurretik izan dira, eta horrek ere lasaitasuna eman die jokoari, izan ere, akatsak egiteko aukera izan baitute.

Iruzkin berria