KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 46 views 

Avia Xistera Zirkuituko hirugarren finala CABANILLASEN: DANEL MANDIOLA –KEPA GANDIAGA VS JON IPARRAGIRRE-IÑAKI PEREZ

Ebaluatu
Iraupena : 1h 17min 11sec | Publikatua : 2017-08-08
Jon Iparragirre eta Iñaki Perezek osatutako bikotea nagusitu da hirugarren set erabakiorrean. Lehen setean gorriak nagusi izan badira ere, bigarrengoan ez dute partida amaitzen jakin, eta urdinak berpiztu, eta hirugarren setean nagusituz finala irabaztea lortu dute. Lehen setean Jon Iparragirre ez da partidan izan, eta hainbat akats nabarmen egin ditu. Horrela, berehala gorriak 10-5 aurreratu dira markagailuan, eta sakez egindako akatsei esker lortu dute urdinek aldeak murriztea. Halere, gorriek seta ongi amaitu dute, eta nagusitasunez amaitu dute lehen seta. Bigarren setean, urdinak jokoan sartzen hasi dira, eta gorriek akats nabarmenak egin dituzte. Horiek urdinek eskertu, eta ez dituzte barkatu, eta horri esker, markagailuan aurretik ipintzea lortu dute. Aurretik izan direnean ere, tantoak amaitzen jakin dute, eta bigarren seta irabaztea lortu dute. Hirugarren eta set erabakiorrean, urdinek goranzko jokoarekin jarraitu dute, eta gorriek, aldiz, barkatutako bigarren seta damutu, eta garesti ordaindu dute, porrot bat jasoz.

Iruzkin berria