KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 491 views 

Deiadar manifestaldia urriaren 24an Baionan

Ebaluatu
Iraupena : 5min 12sec | Publikatua : 2015-10-14

Estatus bat gure lurraldearentzat, estatus bat gure hizkuntzarentzat lelopean deitu dute manifestazioa urriaren 24rako Ipar Euskal Herrian. Batera Plataformak eta Euskal Konfederazioak antolatu dute mobilizazioa. Ipar Euskal Herrian hizkuntzaren ofizialtasuna eta lurraldearen aitortza eskatzeko mobilizazioa izanen da Baionakoa, eta eskualde hizkuntzak dituzten beste lurraldeekin batera antolatu dute hitzordua: Korsikan, Okzitanian, Bretainian eta Alsazian ere mobilizazioak deitu dituzte. Euskal Konfederazioko prentsaurrekoan kide ezberdinekin hitz egin dugu : Jakes Bortayrou, Nicolas Blain eta Sébastien Castet.


Iruzkin berria