KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 698 views 

Donazaharreko tanborradak 20 urte

Ebaluatu
Iraupena : 25min 18sec | Publikatua : 2016-09-07
Egun goxo eta aberatsa iragan dute Donazahartarrek agorrilaren 21ean. Donazaharreko peñako kideek bi urte hauetan prestatzen zuten urte betetzea. Napoleonen garaia gogoan, hiru auzoetako biztanleek, hots Zabaltze, Madalena eta Burgozaharrak, beren ibilaldi musikatua ongi prestatua zuten. Josette Uhart, Guillaume Jaureguiberry eta Argitxu Jaureguy-k kondatu daukute nola lan egin duten auzo bakoitzean, bakoitzak bere gaiaren sekretua atxikiz. Eguerditan, herritarren desfilearen ondotik, tanborrada gomiten baleta ikusi ahal izan da, musikari gomitatu andana batekin, Hazparnetik, kostaldetik eta Bordeletik. Tanbor eta barrikoten soinua lagun, agertu ziren ere Iruneko Miren Gomez baletako dantzariak, Bidasoako erraldoiak, Baionako Kilika taldeko txontxongilo, zigante eta buru haundiak. Philippe Mayte eta Annie Gastambide duela hogei urteko tanborradaren abiatzaileak, Gilbert Jaureguiberry eta Hervé Etcheverry, oraiko eremaileak izan ditugu Donazaharreko peñaren historiaren lekuko.

Iruzkin berria