KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 652 views 

Erramun lagunekin, 40 urtez kantuz… aintzin jasta

Ebaluatu
Iraupena : 10min 57sec | Publikatua : 2015-12-02
Aurten Erramun Neguelouak 80 urte bete ditu. Gamarte Parabileko seme hunek gaztetik kantuz aritzeko gustua ukan du. Laster hasi zen taula gainetan agertzen eta Ipar Euskal Herriko hainbat plaza eta besten alaitzen. Jean Pierre Harispuru Ibarlarrarekin abiatu, ondotik bere seme alabekin, Xiberutar lagun batzuekin eta azken urte hauetan taldean. Gamarteko herriak, Kanaldude eta Erramunekin batera haurreri kantuaren transmizioaz lan bat eraman du. Bideo huntan Gamarteko elizan Erramunek bere kantuko lagun guziekin eta herriko haurrekin batera eskaini duen kantaldiaren laburpen bat ikus ezazue. Kantaldi osoaz gozatzeko DVDa eros dezakezue kanaldude.eus webgunean edo deituz 05.59.49.16.27 zenbakira.

Iruzkin berria