KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partager | Exporter | 336 vues 

Gure arbasoen itsas bidetik...

Notez
Durée : 24min 45sec | Postée : 22/06/2016
Ikasturtea bururatzera doalarik edo jada bururatua delarik batzuentzat, huna hemen Ziburuko larzabal kolegioko ikasleek ereman duten proiektu interesgarri baten segipena.  « Gure arbasoen itsas bidetik... » deitzen da lau urtez kolegioak landu duen « San Juan » proiektua.  2012an seigarrenean ziren ikasleak ziren San Juan proiektuan sartu, pasaiako Albaola itsas museoan momentu berean hasten zirelarik 16, mendeko baleontziaren berreraikitzen… ontsalaz lau urtez baleontziak behar zuen eraikia izan eta itsasoratu 2016an, Donostiak Europako Kultur Hiria izaiten ospatzen zuen urtean… Eraikuntzak beranta hartu du arrazoin ainitzen gatik bainan ez du horrek kentzen ikasleek urratsez urrats segitu ahal izan dutela proiektua. Eta paradaz bali, kolegioko aztergai ezberdinetan, itsasoak eskaintzen dituen arlo desberdinak landu dituztela : bidaia, bale ihizia, ontzi eraikuntza eta euskal itsas historia.  Partaide frangorekin lanean aritzeko parada izan dute, tokiko “Itsas begia” elkartearekin, Jon Maia bertsolariarekin besteak beste, esku lanak egin dituzte, musika, dantza ere bai…  Lau urteetako proiektuaren laburpena eskaintzen du dokumental honek, ikasle, erakasle, eragile ezberdinen lekukotasuneri esker, eta bide beretik Pasaiako Albaolan baleontziaren eraikitzen segitzen duten ofizialeen ikustera joaiteko gomita zabaltzen ere bai.  

Nouveau commentaire :