KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 193 views 

Haitin, Cap Rouge hiriko zerriki kontserbategia

Ebaluatu
Iraupena : 16min 0sec | Publikatua : 2014-08-06
Haitiko biztanleen erdia baino gehiago laborantzatik eta arraintzatik bizi da. Oharturik beren kabalen haragia gaizki baliatzen zutela, Haitiko pertsona batzuek euskalduneri laguntza galdegin diete zerriki kontserbategi baten muntatzen laguntzeko. “Konbit pour Haiti” elkartekideentzat, zinezko desafio teknikoa izan da, elektrika eta izozgailurik gabe erakustea nola kontserba zezaketen haragia. Cap Rouge hirian muntaturik duela urte bat, kontserbategia ibiltzen da. Primadera huntan, bigarren formakuntza ziklo bat antolatu dute, emazteeri zuzendua. Kontserbategiari esker, laborariek hobeki saltzen dituzte beren zerriak. Haitiko beste eskualde batzuetan ere mota bereko proiektuak nahi luzkete obratu.   

Haïti, l'atelier de conserverie de viande de cochon et cabrit au Cap Rouge


1.Posted by Audrey on 2014-08-06 15:59
Bikaina! Aupa Konbit pour Haiti !

Iruzkin berria