KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 1001 views 

KANALDUDE ZUZENEAN: Hergarai Bizi 2015

Ebaluatu
Iraupena : 53min 2sec | Publikatua : 2015-09-23
Hergarai bizi gertakariaren 4. edizioaz baliatu da Kanaldude zuzenezko emanaldi bat egiteko Ahatsako arraintegiaren aitzinetik. Gomita andana bat hurbildu da platora, besteak beste Lekunberriko Jon Ourthiague ibarraren aurkeztera, Ahatsako Julie Bercetche Hergarai bizi elkartearen helburuak oroitaraztera, Ahatsako Beñat Daguerre bezperako ttutturru trail lasterkaldiaren berri emaitera, Iban Pebet eta Marcel Teillery haraneko laborantzaren aipatzera, Peio Harlouchet Sugarai kooperatibaren presentatzera, Maite Harlouchet eta Béatrice Goieneche ondarea batzordeak egin lanaren zehaztera. Artetik, Behorlegiko Mattin Lerissa entzun da munduko lehen gerlari buruz egin erakusketaren barne gutun bat irakurtzen eta bertsu batzu kantatzen. Emankizunean zehar ikusi dira ere ibarreko sukaldariak amuarrainarekin pintxoak prestatzen  eta Irisarriko Ixakabi txarangak bazterrak animatzen.

Iruzkin berria