KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 590 views 

Kanaldude Zuzenan: Frantsesenia lizeoa ikasleen eskutik

Ebaluatu
Iraupena : 53min 44sec | Publikatua : 2017-02-10
Aste huntan Garazi-Baigorriko Frantsesenia laborantza lizeoan barnategian diren gazteek hartzen dute Kanaldude zuzenean emankizunaren giderra. Gazteek aipatuko dute nola bizi duten lizeoa, zer animazio mota egiten duten kursoetarik landa eta asteazken arratsaldetan. Adibidez Baionan jende behartueri eskaintzen zaien Table du soir, arratseko afarira joaiten dira lizeoan berean prestatu salda beroaren zerbitzatzera. Horrezgain, lizeoak eskaintzen dituen bi sail profesionalak aipatuko dauzkigute. Alde batetik laborantza saila eta honi dagokionez erreportai baten bidez Jatsu Gohonetxia etxaldearen ezagutzera eremanen gaituzte, bestetik SAPAT saila, erran nahi baita pertsoneri eskaintzen ahal diren zerbitzuak. Honen aipamenaren barne, Izpurako Luro Xahar etxera joan diren gazteak segitu ditu Kanaldudek erreportai baten bidez erakusteko zer nolako ariketak egiten dituzten.
Ostegun arrats huntan, kanaldude zuzenean Frantsesenia lizeoko ikasleen eskutik.

Iruzkin berria