KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 180 views 

Kanaldude Zuzenean: Durangoko Azoka

Ebaluatu
Iraupena : 1h 16min 15sec | Publikatua : 2016-12-02
Durangon izan gira azokaren 51. edizioaren bezperan. Ipar Euskal Herriak gero eta leku handiagoa duen liburu eta disko merkatu honetan. Argitaletxeek bost eginahalak egiten dituzte hitzordu hau ahal bezain ongi prestatzeko, argitalpen berriak eskaintzeko. Emankizunean Maiatz argitaletxeko Luzien Etxezaharreta, Agorrila etxearentzat saltzen ariko den Xabaltx eta Ikas pedagogia zentroaren izenean Fred Larronde izan ditugu gomitak. Hauen solasen artetik, hiru erreportai ikusten ahalko dituzue: "14ko gerlaz 14 lekukotasun" Xipri Arbelbiden liburu berria, "Anaitasunean" Pantxoa Carreren diska berria, ZTK argitaletxea Durangon. Gomiten artean izan dugu ere Karmele Etxenagusia azokaren antolatzaile den Gerediaga elkarteko lehendakari ordea. Emankizuna bururatzean, Durango hiriaren bisita labur bat ikus dezakezue.

Iruzkin berria