KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 214 views 

Kanaldude Zuzenean: Elepika festibala

Ebaluatu
Iraupena : 1h 08min 23sec | Publikatua : 2017-05-19
Ione Josie, Euskal Hiri elkargoko euskara teknikariak Errobi lurraldean lan egiten du eta antolatu duten ELEPIKA ekimenaren bigarren edizioa presentatuko dauku. 10 egunez, maiatzaren 10etik 20a arte, euskaraz bizitzeko, irakurtzeko edota kultur animazioen gozatzeko parada izan da Itsasuko liburutegian, Uztaritze eta Kanboko mediateketan. Hainbat animazio proposatu dituzte haur, gazte eta helduentzat, horien artean booktrailer lehiaketa zointan parte hartu duten San Mixel eta Xalbador Kanboko bi kolegioe. Erakasle eta ikasleek erranen daukute nola pasatu den, Kanaldudek bi erreportai egin ditu ere Elirale konpainiak haur ttipieri presentatu duen OA HUETAK dantza ikusgarriaz eta Baga haga biga Enaut Elorrieta eta Mikel Markez kantarien hitzaldi-kontzertuaz. Aines Haristoy, Kanboko mediatekako langileak ere parte hartuko du emankizunean eta laburbilduko publikoak nola hartu dituen hitzordu ezberdinak. Kanaldude zuzenean ostegun arrats huntan 7etan kanalduderen web gunean.

Iruzkin berria