KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 569 views 

Kanaldude zuzenean: Urruñako San Frantses Xabier eskola

Ebaluatu
Iraupena : 1h 04min 24sec | Publikatua : 2017-06-29
Urruñako San Frantses Xabier eskola giristinoko erakasle eta ikasleek telebistako saio bat prestatu dute Kanalduderen laguntzarekin. Lehen parte batean eskola giristinoaren ezagutza egin dugu : murgiltze sistema ama eskolan, parekotasun elebiduna lehen mailan, Artigal metodoa, Kimua haur baratzea eta Ttipi ttapa aisialdi zentroa. Ondotik, CM1-CM2 mailan diren 52 ikaslek urtean zehar Urruña herriari buruz egin duten ikus-entzunezko proiektu eta bideoa ikusteko aukera ukan dugu eta parte hartu duten ikasleekin solastatu. Bukatzeko, « 10 egun pantailarik gabe » eraman duten desafioa azaldu digute  eta izan diren aktibitate batzu deskubritu ditugu hala nola oihal etxoletan pasa duten gaualdia. Guzti hau Xalbat Itçaina misio kargudunak aurkeztu du. Gomiten artean erakasleak, ikasleak eta burasoak izan ditu.

Iruzkin berria