KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 2079 views 

Kanaldude zuzenean: Zer leku laborantzarentzat Ipar Euskal Herriko herri elkargo bakarrean?

Ebaluatu
Iraupena : 0min 31sec | Publikatua : 2016-02-16

 Ipar Euskal Herri mailako Herri Elkargo bakarrari buruz ari diren gogoeten karietarat, BATERA-ren Amikuzeko taldeak debate publiko bat, dener idekia, antolatzen du.
Otsailaren 22an 20:30etan iraganen da Donapauleko zinegelan.
 
"Zer leku laborantzarentzat Ipar Euskal Herriko herri elkargo bakarrean?"

Hautetsien Kontseiluko zuzendari den Battitta BOLOQUYk argitasun batzu ekarriko ditu martxan diren estudioen inguruan.

Mahainaren inguruan izanen dira:

Jean-Michel ANXOLABEHERE Departamenduko laborantza Ganbarako lehendakaria,

Michel BERHOCOIRIGOIN Euskal Herriko laborantza Ganbarako ordezkaria

Michel ETCHEBEST Mauleko auzapeza eta Xiberoko herri elkargoko lehendakari ordea,

Peio ETCHELEKU Heletako AGOUR gasnategiko buruzagia

Iparraldeko AMAP en ordezkari bat.

Pantxika MAITIAk kudeatuko du debatea eta Kanaldudek zuzenki hedatuko.

 

 


Iruzkin berria