KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 987 views 

Koñots Ulia antzerkia prestatzen…

Ebaluatu
Iraupena : 4min 57sec | Publikatua : 2015-08-26

Amaiur Epherren bigarren antzerkia taularatzen du 5’Inahalak Antzerki Taldeak, Irailaren 4ean ostiralarekin, 9etan, Izpurako Fauxtin Bentaberri gelan. Iragan urtean, Sapere aude eman zuten, Kubako ugarteak inspiraturiko mundu urruti edo kasik onirikoan murgilduz. Bigarren lan horrek berriz, Euskal Herriko baserri batera eramaten gaitu, Uxue Alberdiren Euli-giro (Susa, 2013) liburuaren “Dena ez dago gure esku” ipuina du oinarri. Miren eta Koxe baserrira doaz, zendu berria den Amatxiren etxean instalatzera. Mirenek oportunitate profesionalei uko egin die, Koxeren haurtzaroko mundura itzultzeko. Poliki poliki, etxe zaharrean markak hartzen ditu bikoteak, baina uliak fite agertzen zaizkio. Ulien presentzia gero eta trabagarriago, pizuago eta gaixtoago bilakatzen da... Lau jokolari agertzen dira taula gainean, Antton Lukuren Garaziko lizeoko antzerki tailerretik pasatuak edo Sapere aude-n arituak. Testua apirilean eskuratu eta uztailean hasi dira antzerki berriaren muntaketan. Talde gazteak antzerkia Euskal Herrian zehar aurkeztea du helburu.


Iruzkin berria