Korrika 20 Zuzenean #1 GASTEIZ

Iraupena : 41min 26sec | Publikatua : 2017-03-31
Partekatu | Esportatu | 422 views | Ebaluatu

Korrika nun, Kanaldude han! Martxoaren 30 ean, Korrikaren 20 garren edizioa Bizkaiko Otxandiotik abiatu baldin bada, arratseko 7 orenetan Gasteizen barna ibili da.

Kanaldudek Artapedura auzotik eskaini du lehen zuzenezkoa. Arabako hiriburuaren ezagutzeko parada izan dugu Maitane Oiharzabal-Olea historialariarekin. «
 Gaurko historia ez da atzokoa, ez da biharkoa, etengabe aldatzen da ». Maitanek azken ikerketetan oinarrituz, hiria 8. mendekoa dela frogatzen duten aztarnak aipatu dauzkigu. Azken hamarkadetan, Gasteiz garatuz joan da, gaurregun 250 000 biztanle kondatzen ditu, bereziki zerbitzuetan eta administrazioan lan egiten dutenak bainan ere industrian eta nekazaritzan. Aniztasunaren hiriburua dela ere erran daiteke, jatorri ezberdinetako jendea kurutzatzen baita auzo berrietan.

Sozial arloan, elkarbizitza bultzatzeko xedez sortu da berriki 12 elkartek osatzen duten « Zareak josten » plataforma. Ainhoa Garagaltza plataformako kideak esplikatu dauku zer nolako lana egiten duten kanpotiarren integrazioa bermatzeko hirian, kanpoko jendea pixkanaka euskara eta euskal kulturara erakartzeko.
Aurtengo korrikaren lemarekin bat eginez, batzu eta besteen arteko zubiak eraikitzen lagunduz. Funtsian, atzerritar frango ibiltzen dela Gasteizeko euskaltegietan baieztatu dauku Amagoia Gordobil langileak. Arana euskaltegiaren bisita egitean, korrikaren antolaketaz ere ari izan zauku. Arrakasta geroz eta handiagoa sumatu dute aurtengo edizioan.

Korrika emankizuna bitartean iragaiten zela, solastatu gira Enaut Gantxegi Hamaika telebistako lankidearekin. Otsandion iragan zuen eguna Hamaiko taldeak eta korrika ttipiz egin erreportaia eskaini daukute. Emankizuna bukaeran, begi klixka bat Korrika 10 egunez segituko duten hedabideeri, prentsa idatzi, irrati eta telebisteri.

Kanaldudek baliatu du Gasteizen izaiteaz, Hala Bedi irratiko estudioetan bisita bat egiteko, Ainhoa Villaverde irratiko eta Arrosa sareko langilea lagun.