Korrika 20 Zuzenean #2 KARKAR

Iraupena : 46min 46sec | Publikatua : 2017-04-01
Partekatu | Esportatu | 462 views | Ebaluatu

­Korrika nun, Kanaldude han : Karkar

Lodosatik Karkar herrira doan bide bazterrean gelditu da Kanaldude zuzenezko emanaldia eskaintzeko. Lizarralde Goi Erribera eskualdearen ezagutzeko parada izan dugu Josetxo Terez Andosillarrarekin. Lodosa herri handienetarik da kasik 5000 biztanlerekin. Hortik hurbil Zartaguda herrian, 36ko gerla zibilaren oroimenez, memoriaren parke bat bisita daiteke.
Nafarroa garaiko eskualde honetan laborantza da jarduera nagusia. Jabier Martinez Elvira Mendabiako laborariaren lekukotasuna bildu du Kanaldudek. Mahastiak, udare eta oliba ondo batzurekin bizi da.
Lodosan dago Ikastola, 50bat haurrekin. Ostirale eguerditan korrika ttipi antolatu dute. Ikastolatik atera, herriko beste bi eskoletatik pasatu eta herri barnera hurbildu dira hameketakoaren egitera. Euskara karrikan entzunarazteko helburuarekin. Inigo Telleria Ibaialde ikastolako zuzendariarentzat, korrika eta gisa bereko ekimenak ez dira huts egitekoak haur eta helduek hizkuntza erabiltzeko parada guti dutelako ikastolatik kanpo.
Hamaika telebistako Enaut Gantxegi hurbildu da emankizunera. Goizean Gares herrian balagizonarekin topo egin zuen, herritarrak luzamenen egitera gomitatuz, norainoko zubia eraikitzeko xedea zuten galdeginez karrikako jendeari.

Korrika prestatzeko azken lanetan ari zirela, Irantzu eta Maite, euskaltegiko bi langileak kurutzatu genituen Lodosan. Emankizunaren bukaeran Lurdes San Migel Rojo Lodosar arkitektarekin mintzatzeko parada izan dugu. Gaztelera baldin bada bere ofizioan nagusiki erabiltzen duen hizkuntza, lanetik kanpo euskaraz bizi da, hainbat ekimen antolatuz eta gozatuz.