KANALDUDE - Herri Telebista

Korrika 20 Zuzenean #8 SANTUTXU

Iraupena : 48min 35sec | Publikatua : 2017-04-07
Partekatu | Esportatu | 280 views | Ebaluatu
Santutxu auzotik iragan da gaur Korrika, parada Kanalduderentzat eskualdearen ezagutzeko lekuko eragileekin solastatuz. Santutxuko Auzotarrak elkartearen izenean Bihotza Laka Urbieta izan da emankizuneko lehen gomita
Auzotarrak elkarteak hainbat urte daramatza euskara eta euskal kultura bermatzen. Bi urteetarik iragaiten den Korrikan parte hartzen dute, ilusio handirekin. Dirua bildu eta bertakoek hartzen dute lekukoa Santutxun. Patxik adibidez lekukoa eremanen du preso eta iheslariak gogoan. Solasen artetik, egunean zehar egin bi erreportaien ikusteko parada eskaini du Kanaldudek. Alde batetik Santutxuko AEK euskaltegiaren bisita egin dugu Maider arduradunarekin, bestetik Bilboko metroan ibili gira Uxune Iriondo Urbistazu metroko itzultzailearekin. Hemen ere euskararen bermatzeko konpromisoa hartua dute.
Korrika hurbiltzen ari zela, Jose Jamon Etxebarria Santutxun bizi den historalariak auzoaren bilakaera zehaztu dauku. Baserri eta mahasti eremuak desagerturik, gaurregun 45000z goiti jende bizi da auzo honetan. Emeki emeki euskaldunek lortu dute beren espazioen eraikitzen, ikastola, euskaltegi eta kultur gune.
Hamaika telebistako Enaut Gantxegi hurbildu da Hiru Damatxo taldearekin topo eginik.
Emankizuna bururatzean, bi solas egin ditugu Maitane Hernandez Eiheramounho Angeluar ikaslearekin. Santutxun bizi da, Leioan ikasketak egiten ditu arte eta teknologia arloan. Euskara ikasi du Forun barnategi bat eginez. Elgarrizketaren ondotik Bilboko parte zaharrean egingo zuen korrika. 

Iruzkin berria