Korrika 20 Zuzenean #9 DURANGO

Iraupena : 50min 38sec | Publikatua : 2017-04-08
Partekatu | Esportatu | 141 views | Ebaluatu
2125. kilometroko lekukoa hartuko duen Berbaro Durangoko elkarteko Fernan Ruiz-ekin abiatu du Kanaldudek zuzenezko emanaldia Landagune aitzinetik. Jendea gainezka korrikaren beha eta hamarnaka nerabe telebistako platotik hurbil. Bat-batean, aurtengo korrikaren kantua bota dute Kanalduderen mikroan. Arratsaldean Iurretako herriko eskolak antolatu korrika ttipiren irudi batzu ere ikusi ahal izan ditugu. Durangoko AEK euskaltegiaren bisita ere egin dugu Miren arduradunari esker. Ainitz lekutan bezala, hemen ere euskararen erabilera nahiko apal gelditzen da. Bittor Uriarte, Elorrioko udaleko euskara teknikariak bere lanaren berri eman dauku. Administrazioan, kulturan, kirolan hots herriko etxearen egin beharretan saiatzen direla gero eta euskara gehiago erabiltzen azpimarratu dauku. Korrika hurbiltzen ari zela, Andoni Barreno Durangar irakasleak Durangaldearen ezagutzeko parada eskaini dauku. Emankizunaren bukaeran Hamaika telebistako Enaut Gantxegi korrikaren auto koloretsuan hurbildu da. Goiz honetan Laudion ibili zen balagizona, herritarrekin solas frango ibiliz, bitxikeria batzu tarteko. 

Iruzkin berria