KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 328 views 

Mami Txula elkartearen ezagutza, EHZren prentsaurrekoan

Ebaluatu
Iraupena : 1min 10sec | Publikatua : 2016-02-16

Otsailaren 12an, EHZk aurtengo edizioaren lehen programazio iragarpena egin du. Elkarteak jakinarazi du hiru taldeek aurtengo festibalean parte hartuko zutela: Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orkestra, Kadavar eta Belako. “Sorgin zelaian, gurea asma” lemaren bidez, burujabetza izanen da ondoko urteetako festibalaren ardatz nagusia. Bestalde, hiru ikusgarri aurkeztuak izan dira ere: Mystérieuses coiffures, King size eta Bokale brass band. Eztabaida gunean, ZADeko kideak hor izanen dira, besteak beste.

Festibalak leku berezi batetan elkartu nahi izan ditu komunikabideak, berriki Baiona ttipian sortu den Mami Txula espazio alternatiboan. Leku hunek festibaleko baloreekin bat egiten baitu. Parada izan da Kanalduderentzat leku goxo hunen ezagutza egiteko. Huna prentsaurreko hunen irudi zonbaitzu Mami Txula elkartean.


Iruzkin berria