KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partager | Exporter | 147 vues 

"Sozialismoaren historia labur bat" liburuaren aurkezpena Baionako Zizpa gaztetxean

Notez
Durée : 4min 2sec | Postée : 18/11/2016
"Sozialismoaren Historia Labur Bat" 2013an hasten da gauzatzen Gorka Etxebarria Dueñasek GITE-IPESen Julio Araluze beka irabazten duenean. Historia luze bat kapitulu laburretan kontatzen digu, narratiba freskoaz, ikuspegi zurrunetatik ihesi eta euskaraz. Hilabeteetako lanaren ondotik, osaturiko testuaren aberastasunaz jabeturik, liburuak tamainako ilustrazioak behar zituela jabetuta, Iñaki Rifaterra Santamaría marrazkilariarekin jartzen da harremanetan, zeinek dozena bat xilografiaren bidez sozialismoaren historiaren une jakinak jaso dituen, hain zuzen ere sozialismoaren idealaren zabalpenean berrikuntza ekarri duen teknikarekin. Nekane Castro Lasuenek maketatu du eta azkenik GITEk argitaratu.

Nouveau commentaire :