KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partager | Exporter | 517 vues 

ZAZPI emankizuna: Andoni Guiresse artistaren ezagutza

Notez
Chapitre : 1/6 | Début : 0min 46sec
Durée : 9min 0sec
Chapitre : 2/6 | Début : 9min 46sec
Durée : 5min 1sec
Chapitre : 3/6 | Début : 14min 47sec
Durée : 6min 43sec
Chapitre : 4/6 | Début : 21min 31sec
Durée : 2min 10sec
Chapitre : 5/6 | Début : 23min 41sec
Durée : 6min 37sec
Chapitre : 6/6 | Début : 30min 19sec
Durée : 7min 9sec
Durée : 37min 29sec | Postée : 09/04/2014

Harian, Andoni Guiressekin ibili gira. Angeluko Beatrix Enea erakustokira eraman gaitu, apirilaren 27 arte muntatua daukan erakusketa ikustera. Han bere ibilbide eta desmartxa artistikoa aipatu dizkigu. Ondotik, Larzabaleko kolegiora joan gira, Andoni margolari izateaz gain, arte erakasle ere baita. Bere kurtso bat jarraitu dugu laugarreneko ikasleekin betan. Azkenik, lagun duen Xumai Murua bertsolariarekin solasean jarraitu dugu, Angeluko ondartzetan gaindi.

Kliklap sailean : “Joxean's hil heben” fikzioa. Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu...

Beñat Iturrioz zinegilea elgarrizketatu du Kanaldudek.

Hitzaurrean, Antton Luku-ren “Libertitzeaz” liburuaren aurkezpena.

Garaztar guzien memorian Libertimendu emaitera ateratzen ziren betidanik bolantak ihauterikari. Eta urtero, segitzen dute ateratzen... Aurtengo libertimenduen bezperan, Anttonek bere idazlan berria aurkeztu zuen Garaziko Kukuxka liburutegian.

Jarioan, azken aste hauetan kanaldudek filmatu dituen kultur ekitaldien irudiak, hain xuxen
libertimenduak Donibane-Garazin, Maria bi sos taldearen antzerkia, Kalakan taldearen kantu zati bat “Rencontres sur les docs” festibalakari filmatua. 

Zatiak ikusteko sartu Zazpi webgunera:
http://www.kanaldude-zazpi.tv/2014/04/zazpi-20-andoni-guiresse.html


Au menu de l'émission ZAZPI, Andoni Guiresse et d'autres évènements culturels.


Nouveau commentaire :